XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaunaren semea duk eta kito.

Baina hala izanik ere, ez zait iruditzen eskubidea duenik niri bere zapatatxo berriekin hankaezurretan jotzeko, edo txistu botaka aritzeko edo eurek hala nahi badute guk etxea eta lurrak utzi beharko ditugula esateko ere.

Amorruarekin afaltzeke oheratu nintzen eta gau osoa esna pasa nuen, nigarrez.

Nire buruaz errukia sentitu nuen haur pobrea nintzelako.

Erabateko pobreak, eskaleak, zarpa zaharrez jantzirik atez-ate dabiltzanak, inoiz jateko patatak edo artoa lapurtzera iristen diren horiek hobeto daude.

Kanpokoak jasan behar dituzte, baina ez ugazabarekin ongi konpondu nahian dabiltzan etxekoak.

Izan ere hauek jango dute edo ez, eskalapoinak èskalapoin: zueco izango dituzte edo ez, baina jaunagandik eta Manolitogandik libre daude.

Goizean denekin batera jaiki eta aitarekin mendira joan nintzen.

Konturatu zen kezkaturik nengoela, baina ez zidan deus esan.

Ni, berriz, zakurra baino serioago.

Idiek, eulien zirikadaz, buztanak altxa zituztenean itzuli ginen hitzik esan gabe.

Bazkal ondoren patiorantz joan nintzen.

Izeba Karmen jarraiki zitzaidan, baina itzalean etzanda ikusi ninduenean, estalpean, jiratu egin zen.

Orduan txintik atera gabe langa ireki, bidea zeharkatu eta baratzean sartu nintzen.

Arto ilaren artean segitu nuen.

Astiro nindoan.

Artoak estali egiten ninduen.

Jadanik ezin nintzaketen *nintzaketen: haiek ni (ezin ninduten) (orainaldian: nazakete) ikusi.

Lurra gogorra zegoen.

Sokor batzuk nire eskalapoinen pean xehatzen ziren.

Eten gabe ibili nintzen.

Ibaitik hurbil egon behar nuen, errotako presako uraren murmurioa nigana iristen bait zen.

Eseri eta tenkada batez eskalapoinak kendu eta alkandora askatu nuen.

Nekaturik nengoenez loak hartu ninduen.

Puska batean lo egon nintzen, ez dakit zenbat denbora, eta Manolito eskopetarekin atzetik zetorkidala ametsetan ari nintzela esnatu nintzen.

Agian nire bila dabiltza, pentsatu nuen.

Baina bost axola niri.

Aitak arrazoirik gabe egurtzen ninduen eta nik beldurrik ez niola agertu nahi nion.

Horregatik ihes egin nuen.

Eta ordurako urrutira joateko asmoarekin nengoen.

Ez nuen Manolitorik jasan nahi.

Lur pilatxoak egiten hasi nintzen.

Betidanik izan zait atsegin lurrarekin jolastea.

Azalekoa beroa zegoen eta azpikoa freskoa.

Lehenengo, horma bat egin nuen; gero, zubia.

Zolu eta baranda moduan gaikaldetik arto orriak zituen zubia.

Orduan entzun nuen deika ari zitzaizkidala.

Bapatean altxatu, baina berriro ere makurtu egin nintzen.

- Haurraaa!

Lehenengo oihuak bide aldetik zetozen; ondoren ibai bazterretik ateratzen zirela iruditu zitzaidan.